Jupiterrek magnetosfera oso indartsua du. Izan ere, eguzki-sistemako planeta-egitura handiena da. Lurretik, Ilargia baina handiagoa ikusiko litzateke. Eremu-magnetiko izugarri honek karga elektrikodun partikulak Jupiterren poloetara zuzentzen ditu aurora ikusgarriak sortuz.
Jupiterren barnean hidrogenoak era metalikoan jokatzen du. Barne errotazioak eta elektroien askatasunak korronte elektrikoak sortzen ditu, honek aldi berean eremu magnetikoa sortuz.
Pioneer zundek Jupiterren magnetosferaren lehenengo frogak eman zituzten eta bere intentsitatea neurtu zuten. Hau lurrarena baino 10 aldiz handiagoa da, eta energia lurrarenarena 20.000 beste. Ipar polo magnetikoa planetaren hego polo geografikoan dago, errotazio-ardatzarekiko 11 °C-ko inklinazioarekin. Magnetosferaren buztana Saturnoren orbita baino urrunago hedatzen da.
JUPITER mgz
Blog honetan jupiterri buruzko informazioa agertuko da. Jupeterri buruzko hainbat ezaugarri eta bitxikeri agertuko dira.
lunes, 9 de enero de 2012
lunes, 2 de enero de 2012
Jupiter, berriz ere bonbardatua
Argizagi batek Jupiter planetaren kontra egindako talkari buruzko artikulu bat argitaratu dute EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko ikertzaileek Astrophysical Journal Letters aldizkarian. Azterlan horretatik ondorioztatu dute metro gutxi batzuetako objektuak Jupiterren gainera erortzea uste zen baino ohikoagoa dela, eta Lurrean baino askoz ere maizago gertatzen dela. Izan ere, Jupiterren grabitate ikaragarriak indar handiz erakartzen ditu handik gertu noraezean igarotzen diren eguzki-sistemako gorputzak, hala nola meteoritoak, kometak, eta abar.
"Badakigu egon badirela talkak Jupiterren, baina lehenengo aldia da eguzki-sistemako planeta bateko talka batek sortutako argi-distira Lurretik ikusten dena", azaldu du Jon Legarreta EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko ikertzaileak. "Garrantzitsua da talkaren nondik norakoak ezagutzea. Batetik, eguzki-sisteman noraezean dabiltzan gorputz txikiak zenbat diren jakiteko; eta, bestetik, talka horiek aztertzeak eta jasotzeak Lurrean gerta litezkeenak hobeto ulertzen laguntzen duelako", gehitu du Legarretak.
martes, 20 de diciembre de 2011
Jupiterreko ekaitza erraldoia
Jupiterren ekaitzik handiena Orban Gorri Handia bezala ezagutzen dena da. 15.000 x 25-40.000 km-ko dimentsioak ditu, bi edo hiru Lur sartuko lirateke barruan beraz. Erreferentzi bezala, bere ondoan ikusten den borobil zuria Lurraren tamainakoa da gutxi gora-behera. Orban Gorriko hodeiak ingurukoak baino 8 km altuagoak dira eta ekaitzaren inguruan bira bat 6 egunetan burutzen dute. Cassinik begiztatu zuen lehenengo aldiz duela 300 urte baino gehiago, eta ordutik etengabe aritu da. Hala ere, XIX. mendean bere luzera gaurkoaren bikoitza zen.
Jupiterren ezaugarriak
Elementos orbitales | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inclinacion | 1,30530° | ||||||||||||||||
Excentricidad | 0,04839266 | ||||||||||||||||
Periodo orbital sideral | 11a 315d 1,1h | ||||||||||||||||
Periodo orbital sinodico | 398,9 días | ||||||||||||||||
Velocidad orbital media | 13,0697 km/s | ||||||||||||||||
Radio orbital medio | 778.412.026 km 5,20336301 UA | ||||||||||||||||
Satelites | Mas de 60 | ||||||||||||||||
Caracteristicas fisicas | |||||||||||||||||
Masa | 1,899×1027 kg | ||||||||||||||||
Densidad | 1,33 g/cm3 | ||||||||||||||||
Area de superficie | 6,41×1010 km karratu | ||||||||||||||||
Diametro | 142.984 km | ||||||||||||||||
Gravedad | 24,79 m/s | ||||||||||||||||
Velocidad de escape | 59,54 km/s | ||||||||||||||||
Periodo de rotacion | 9h 55,5m | ||||||||||||||||
Inclinacion axial | 3,12° | ||||||||||||||||
Albedo | 0,52 | ||||||||||||||||
Caractristicas Atmosfericas | |||||||||||||||||
Presion | 70 kPa | ||||||||||||||||
Temperatura |
| ||||||||||||||||
Composicion |
| ||||||||||||||||
Jupiterren sateliteak
Jupiterren 63 satelite natural ezagutzen dira.
Jupiterren aurkitu ziren lehenengo sateliteak lau handienak izan ziren: Io, Europa, Ganimede etaCalisto. Galileok 1610 ean aurkitu zituen. 4 ezagunenak honako hauek dira:
-Europa:
Europa Jupiterren satelite bat da, berengandik 670.900 Kmra kokatua. Beti aurpegi bera erakusten dio Jupiterri. Eguzki sistemako 6. satelite handiena da. Mendiak 300 metroko altuera baino gehiago dutenak dira. Esaten da Europa satelitearen barnean lurrazpiko ozeano bat dagoela lurrazal izoztuaren azpian. Posible da ozeano horretan mikroorganismoak edo eguzki-argia behar ez duten izaki zelulanitzak egotea.
-Calisto:
Eguzki sistemako 3. satelite handiena da. Calisto satelitearen lurrazala kraterrez betea dago. Ia ia merkurio planetaren tamaina berbera du baina askoz ere masa txikiagoa.
-Ganimede:
Ganimedek 5.276kmko diametroa du, etaeguzki sistemako satelite handiena da. Bere lurrazala izoztuta dago. Jupiterrek bere ilargiengan duen grabitateak beren nukleoak berotzen ditu, eta posible da bero horrek lurrazalaren eta mantuaren edo nukleoaren artean ozeano likido bat sortzea. Ganimedek ez du atmosferarik, eta bere lurrazalean kraterrak aurki daitezke.
-Io:
Jupiterretik gertuen dagoen satelitea da. Bere lurrazala bizirik dauden 400 bat sumendiz estalita dago. Sumendi hauetatik ateratzen diren ke asko azufrezkoak dira eta ke hauek 500 kmtara altxatzen dira.
miércoles, 7 de diciembre de 2011
lunes, 5 de diciembre de 2011
Jupiter Ezaugarri orokorrak
Jupiter eguzki-sistemako bosgarren planeta da. Denetatik handiena da askogatik; Lurra baina 318 aldiz masa handiagoa dauka, eta diametroan 11 aldiz handiagoa da. Gasezko planeta da, batez ere hidrogeno eta helioz osatua. Oso atmosfera bizia dauka, 140 m/s (500 km/h) abiadurako haizeekin eta oso bereizgarria den ekaitz batekin, Orban Gorri handia deiturikoa. Bere izena Jupiter (Zeus) jainkoagatik datorkio.
Jupiter antzinatik ezagutzen da, zeruko objekturik distiratsuenetarikoa baita.
Urtean zehar planetarik argitsuena da, Artizarra eta Marte ezik, hauek argiagoak baitira fase egokian badaude. 1610ean Galileok lau satelite aurkitu zituen Jupiterren teleskopioa erabiliz: Io, Europa, Ganimede eta Kalisto.
Beste planeta guztiak batuta baino 2,5 aldiz masa handiagoa du Jupiterrek. Bere tamaina handiak eragina izan du eguzki-sistemaren bilakaeran: planeta gehienen orbitak Jupiterren orbitaren planotik gertu daude eta kometa asko periodo laburrekoak dira (adibidez Halley kometa) bere grabitazio indar handiagatik.
Jupiter antzinatik ezagutzen da, zeruko objekturik distiratsuenetarikoa baita.
Urtean zehar planetarik argitsuena da, Artizarra eta Marte ezik, hauek argiagoak baitira fase egokian badaude. 1610ean Galileok lau satelite aurkitu zituen Jupiterren teleskopioa erabiliz: Io, Europa, Ganimede eta Kalisto.
Beste planeta guztiak batuta baino 2,5 aldiz masa handiagoa du Jupiterrek. Bere tamaina handiak eragina izan du eguzki-sistemaren bilakaeran: planeta gehienen orbitak Jupiterren orbitaren planotik gertu daude eta kometa asko periodo laburrekoak dira (adibidez Halley kometa) bere grabitazio indar handiagatik.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)