Jupiter antzinatik ezagutzen da, zeruko objekturik distiratsuenetarikoa baita.
Urtean zehar planetarik argitsuena da, Artizarra eta Marte ezik, hauek argiagoak baitira fase egokian badaude. 1610ean Galileok lau satelite aurkitu zituen Jupiterren teleskopioa erabiliz: Io, Europa, Ganimede eta Kalisto.
Beste planeta guztiak batuta baino 2,5 aldiz masa handiagoa du Jupiterrek. Bere tamaina handiak eragina izan du eguzki-sistemaren bilakaeran: planeta gehienen orbitak Jupiterren orbitaren planotik gertu daude eta kometa asko periodo laburrekoak dira (adibidez Halley kometa) bere grabitazio indar handiagatik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario
BLOG hau informazioa errezteko prestatua dago ez brometan edo txorakeriatan aritzeko,errespetua eskatzen dugu. Eskerrikasko.