Jupiterren 63 satelite natural ezagutzen dira.
Jupiterren aurkitu ziren lehenengo sateliteak lau handienak izan ziren: Io, Europa, Ganimede etaCalisto. Galileok 1610 ean aurkitu zituen. 4 ezagunenak honako hauek dira:
-Europa:
Europa Jupiterren satelite bat da, berengandik 670.900 Kmra kokatua. Beti aurpegi bera erakusten dio Jupiterri. Eguzki sistemako 6. satelite handiena da. Mendiak 300 metroko altuera baino gehiago dutenak dira. Esaten da Europa satelitearen barnean lurrazpiko ozeano bat dagoela lurrazal izoztuaren azpian. Posible da ozeano horretan mikroorganismoak edo eguzki-argia behar ez duten izaki zelulanitzak egotea.
-Calisto:
Eguzki sistemako 3. satelite handiena da. Calisto satelitearen lurrazala kraterrez betea dago. Ia ia merkurio planetaren tamaina berbera du baina askoz ere masa txikiagoa.
-Ganimede:
Ganimedek 5.276kmko diametroa du, etaeguzki sistemako satelite handiena da. Bere lurrazala izoztuta dago. Jupiterrek bere ilargiengan duen grabitateak beren nukleoak berotzen ditu, eta posible da bero horrek lurrazalaren eta mantuaren edo nukleoaren artean ozeano likido bat sortzea. Ganimedek ez du atmosferarik, eta bere lurrazalean kraterrak aurki daitezke.
-Io:
Jupiterretik gertuen dagoen satelitea da. Bere lurrazala bizirik dauden 400 bat sumendiz estalita dago. Sumendi hauetatik ateratzen diren ke asko azufrezkoak dira eta ke hauek 500 kmtara altxatzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
BLOG hau informazioa errezteko prestatua dago ez brometan edo txorakeriatan aritzeko,errespetua eskatzen dugu. Eskerrikasko.